XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GASTEIZKO UDALA-R.A.L.V./EUSKALTZAINDIAVitoria / Gasteizen, 1996ko irailaren 27an, bildurik alde batetik, José Angel Cuerda Montoya jauna, Vitoria / Gasteizko Udaleko alkate-udalbatzarburua, eta bestetik, Jean G. Haritschelhar jauna, euskaltzainburua.
Biok aitortzen diote elkarri zeinek bere Erakundearen izenean
ADIERAZTEN DUTE:
1. Euskal erakunde publikoek bere egin beharreko zereginak direla euskaldunon kultur ondaretzat jotzen den euskarari iraunaraztea eta berori garatzea, baita ondare hori zaintzeko ardura Estatutua tarteko bere gain hartua duen erakundeari eustea ere.
2. Vitoria/Gasteizko Udala arduratsu ageri dela, bere aginpidearen esparruan, euskararen sustapenari eta garapenari buruz, eta herritarren hizkuntz eskubideak bermatzeari buruz.
3. Euskal Herriko Autonomia Estatutuak Euskaltzaindiari aitortua diola, euskarari dagozkionetarako, erakunde aholku-emaile izaera.
4. Ohiko iharduera.
Euskaltzaindiak, dela bere Zerbitzu Orokorretatik, dela Arabako ordezkaritzatik bertatik, herritarrek eskatzen dioten informazioa eta laguntza eskaintzen jarraituko du.
Orobat, kultur hedapenerako ekintzak, ikastaroak, hitzaldiak eta abar bultzatuko ditu Euskaltzaindiak lurralde honetan, dena delako instituzio eta erakundeekiko elkarlanean.
5. Finantzaketa.
Vitoria / Gasteizko Udalak diru-ekarpen bat zehaztuko du urtero, ohiko aurrekontuetan.
Urtealdi honetan zortzi milioi pezetakoa izango da.
6. Iharduera-plana eta urteko
Urte bakoitzaren hasieran, iharduera-plana aurkeztuko du Euskaltzaindiak, eta urtero egingo du
Hitzarmena zabaldu nahiz aldatzekotan, bi aldeen arteko adostasuna dela medio egingo da.